Teknologia albisteak

110 kilometro ez da ezer, Baionatik egindako argazki honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-23 : 11:14

Duela egun batzuk hor erakusten dizuegun argazki eder hau egin zuen Baionan Jean-Philippe Jubera argazkilariak. Baionako Santa Maria katedraleko orratzak eta atzean, hor balego bezala, Midi D'Ossau Pirinioetako gailurra, hortxe bertan balego bezala, izatez 100 kilometro baino gehiagotara dagoenean. Mezu truke interesgarria sortu zuen txioak Twitterren, eta bertatik puntu batzuk ekarri ditugu hona.

Midi d'ossauk 2.884 metroko altuera dauka, eta Baionatik lerro zuzen batean, 109 kilometrora dago. Argazkian lagundu zuen urtarrilaren 19ko egurats argiak eta haize hegoak. Gainerakoan, Jubera argazkilariak reflex kamera normal bat erabili zuen, 600 mm-ko teleobjektibo batekin. Diafragmaren erabilera trebetsua ere badago tartean.

Eguraldi aproposaz gain, distantzia handiko ikusmira laguntzen omen duen beste faktore bat errefrakzio atmosferikoa da, baina ez dirudi hori jokoan egon denik Baionako argazkian.

Bai ordea, nonbait, munduko mendi-argazkilaritzako distantzia errekorrean, zeina lortu omen zen Pirinioetatik bertatik (ez Euskal Herritik ordea), baizik eta Pico Finistrelles menditik (Katalunia), zeinetatik 443 kilometrora zeuden Alpeetako tontor batzuk erretratatu ahal izan zituzten 2016ko uztailaren 16an. Egun horretan zenbait norabidetan zuzendu zuten kamera, eta ikusmirak lortu hainbat puntutakoak:

Ipar-ekialderantz, Alpeetan identifikatu ahal izan zituzten mendiren bat, tartean Pic Gaspard delakoa, zeina Kataluniakotik 443 kilometrora zegoen.

Errekor horri buruzko informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu