Aplikazio berria daAdizkinator, Android mugikorretarako dago eskuragai oraingoz. Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datubasean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizu.
Ander Herranz Uribarri euskara irakasleak sortua da aplikazioa. Euskara ikasleek zein euskaradunek aditzen inguruko zalantzak argitzekoa sortua da. Sustapeneko bideoa egin dute, eta badirudi euskaltegirako trewsna moduan garatu dutela batez ere.
Aplikazioa Aparttak izeneko garatzaileak programatua da. Euskarari dedikatutako beste pare bat aplikazio badiru bere dendan garatzaile honek: Berango Kantari eta hiztegi aplikazio bat.
Deskargatu Adizkinator Androiderako hemen: Google Play.
Kaixo! Badakit posta zaharra dela eta seguraski ez duela mezu hau inork irakurriko, baina saiatu behar naiz... Aplikazioa soragarria da, gainera hika sartuta izatea mundiala da. Ez dut erranen egunero erabiltzen dudala baina zalantzak sortzen zaizkidanean eskura izatea izugarria da. Hala ere, ikusi dut ez dagoela google storen jadanik ta mugikor zaharra izorratu zaidanez aplikazioarik gabe gelditu naiz (kaka zaharra esan beharko, baina "mierda puta" da nere ahotik atera dena). Ba al dago apk eskuratzeko beste modurik? (Pena emateko emotikonoa)