Datu irekien Euskadiko lehiaketaren finalistak
2021-01-20 16:55
Urrian deitu zituen Open Data Euskadik datu irekiekin landu beharreko bi lehiaketa, ideiena bata, eta aplikazio garapena bestea (baldintzen berri eman genuen Sustatun). Bi lehiaketetara 58 proiektu aurkeztu ziren, eta orain jakinarazi dira zein diren finalistak.
Aplikazioetan, hauek dira finalistak:
- Smart Public Tender, Manuel José García Rodríguez-ena: Kontratazio publikoaren arloko web-plataforma bat da, bi datu-iturri (lizitazioak eta enpresak) erlazionatzen dituena eta administrazio publikoei eta enpresa lizitatzaileei laguntzen diena erabakiak hartzen. Datuak prozesatzeko Machine Learning (Adimen artifiziala) delakoa erabiltzen du.
- AvatarParking, Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo-rena: Aplikazioa Donostiako aparkalekuetarako laguntzaile gisa pentsatuta dago. Gure kokapenera denbora errealean sartu eta honako hauek adierazten dizkigu: gertuen dagoen aparkalekua, dituen plaza libreen kopurua, haranzko ibilbidean gerta daitezkeen gorabeherak, halakorik balego, eta autoa bertan aparkatuta uztearen kostuaren kalkulua.
Eta ideien alorrean, beste hauek:
- Euskadiko urtaroko polenaren Pronostiko Zerbitzua (pdf, 340 kb), Ortzi Torices Roldán eta Hodei Goncalves Barkaiztegi-rena: Euskadin polen-mailak iragartzeko sare neuronal bat sortzeko proposamena da, alergiak eta arnas gaixotasunak dituzten pertsonentzako zerbitzu publiko bat eskaintzeko helburuarekin.
- Ongi etorri Euskal Herrira (pdf, 1.2 Mb), Iker Díez Arancibia eta Alberto Nieto de Pablos-ena: Turista bakoitzak nahi dituen jarduera-tipologiak eremu geografiko mugatu batean pilatuko dituen planen sorreran oinarritutako aplikazioa proposatzen du proiektuak. Bere
Udaberrian, ekitaldi batean jakingo du bakoitzak ea lehena ala bigarrena diren.
Erantzunak kargatzen...