Teknologia albisteak

Paperezko aterpea, literatur podcast eleanitz bat Donostiatik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-19 : 08:27

El refugio de papel literaturari buruzko podcast bat da, Donostian Amaia Garcíak eta Slawka Grabowskak egina. Orain arte gazteleraz izan da, baina 2021 honetan euskarazko eta ingelesezko saioak ere tartekatuko dituzte euren lanean. Gainera, hilabete bakoitzak zentzu tematiko bat hartuko du.

Urtarrileko gaia familia da, eta hemen da euskarazko lehen alea gai honi buruzkoa: Paperezko familiak

Hala aurkezten du bere burua El refugio de papel-ek: 

"Podcasta astero argitaratzen da, eta saio bakoitzean gai bat jorratzen dugu, betiere gure publikoarentzat interesgarriak izan daitezkeen literatura-testuen azterketari erreparatuz, beste diziplina batzuekiko lotura aztertuz, dimentsio soziala eta historikoari helduz, eta hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.

2020ko martxoan hasi ginen proiektua garatzen, eta 2020ko irailetik aurrera Errenteriako Udal Liburutegiarekin elkarlanean aritzen gara."

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere jaso zuen ekimenak 2020an. Paperezko aterpea / El refugio de papel jarraitzeko:

Erantzun

Sartu