Teknologia albisteak

Txeroki hiztunentzako, lehentasunezko Covid txetoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-15 : 15:56

Txeroki Nazioak, Estatu Batuetako komunitate indigenak, erabaki du Covid-19 gaixotasunaren aurkako txertoa hartzeko lehentasunezko taldean txerokerierazko hiztunak sartu ditu, osasun langileez gain. Eta erabakia ekimen bat da euren kultura eta nortasuna salbatzeko, Txerokierak 2.000 hiztun baino ez baititu.

Kolonizazioa baino lehen, txerokiak bizi ziren Estatu Batuetako hego-ekialdean. Gerra eta zapalkuntza saio batzuen ondoren, gehienak mendebalderantz egotzi zituzten, Oklahoman ezarri zirelarik. Estatu horretan daude ofizialki eratuta Txeroki Nazio gisa orain, eta Estatu Batuetako entitate indigena handiena dira, 380.000 lagunekin. Horietarik, 141.000 bizi dira Oklahomako kontrolpeko beren lurraldean, Tahlequah hiriaren inguruan. Populazio horretan, urtarrilera bitartean 11.800 Covid kasu izan dituzten, eta 66 txeroki hil dira, baina hilen artean 30 ziren hiztunak. Eta orotara, bakarrik 2.000 hiztun ez direla kontuan hartuta, larria izan da eraguna.

2008tik berreskurapen eta normalizazio plan bat du Txeroki Nazioak. Irakasleen formakuntzan eta material sorkuntzan ari dira, eta horretarako, iturri gisa oso inportanteak dira pertsona nagusiak. Tahlequah-n, inmertsio ereduko eskola bat bada, eta bigarren hizkuntza gisa irakasteko programak ere badaude.

Txerokiez gain, nagusiengan eta hizkuntza transmisioan Covid gaitzak izan dezakeen eragina beste tribu batzuetan ere kezka iturri da, adibidez Navajoen artean

Txerokiei buruzko informazio hau, iturri hauetatik:

Irudia, Txerokierazko teklatu batekoa; izan ere, hizkuntza hau idazteko silabario berezi bat sortu zen 19. mendean. Iturria,hemendik.

Erantzun

Sartu