Korodata ekimena, euskaraz Twitter eta Telegram bitartez, Covid-19 pandemiaz informatzen duen bot edo zerbitzu automatizatua da, eta berrikuntza estreinatu du Telegrameko bertsio eguneraketan: Eremu gorriaren alerta. Korodatarekin kontsulta dezakezu orain EAEn zein herrik daukaten 500 baino intzidentzia tasa altuagoa.
Baldintza nagusi batek markatzen du eremu gorrian sartzen den herri bat: azkeneko hamalautan positiboen intzidentzia tasa metatua 500 edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko, eta, herriak ez ezik, osasun eskualdeak ere intzidentzia tasa hori izatea.
Hala ere, arau orokor hori, 5.000 biztanletik gorako udalerrietarako da. Herri txikiagoetan, beste bi baldintza bete behar dituzte udalerriek: Osasun eskualdeak ere 500 kasu 100.000 biztanleko ratioa gainditzea, eta azken zazpi egunetan hiru kasu edo gehiago kontabilizatzea.
Udalerri bat eremu gorrian sartzen den unean dagoeneko indarrean dauden neurri murriztaileei beste baldintza batzuk gehitzen zaizkie:
EAEko datuekin dabilen aplikazioa izanik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako funtzionatzen du Korodatak. Eremu Gorrien arau hauek ere EAErako dira, bestalde.
Korodata erabiltzeko, t.me/korodatabot helbidera jo.
Erantzun
Sartu