Zazpi egunetan, %46 hazi dira Covid-19 datuak Bizkaian gaurko datuen arabera. Beste datu bat ,Irlandatik: hazkundea esponentziala ari da gertatzen, eta detektaturiko kasuetan, analisatu direnetan, %45 da B117 andui (edo zepa edo aldaera) delakoarenak. Horixe baita "andui ingelesak" edo "britainiarrak" duen izen zehatza: B117. Ez da irakurri edo entzungo duzuen azkenengo aldia.
Erresuma Batuko hazkundea B117-ren erruzkoa den bezala, dagoeneko Irlandan bezala, Danimarkan ere kasu gehikuntza andui honi lotua dela baieztatu dute. Ewan Birney EBMLko (Europako Bioinformatika Institutua) zuzendariaren arabera, Estatu Batuetan ere badago B117 honezkero, eta dagoeneko R faktorea (Oinarrizko birsorkuntza tasa) 1-etik gora dagoen tokietan seguruenik andui berri honen ondorioa da. Birsorkuntza tasa horrek adierzten du gaixo bakoitzeko, beste bat baino gehiago ari dela kutsatzen une honetan.
Birneyk eta beste ikertzaile batzuek diotenez, "pandemia bat dugu beste pandemia baten barruan" B117 anduiarekin, eta horrek eraman beharko gaitu neurri sorta berri batzuk ahalik eta azkarren inplementatzera. Lau zerrendatzen ditu Birneyk:
Erantzun
Sartu