Teknologia albisteak

Euskararen Ginkanaren 2021eko edizioa abian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-11 : 09:11

Euskararen Ginkana urtero antolatzen du Euskaltzaleen Topaguneak Kutxa Ekogunearekin. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko egiten den taldekako lehiaketa da. Aurtengo edizioa bi fasetan garatuko da. Lehen fasean, internet bidezko 4 proba erantzun behar dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, aurrez aurre jokatu beharreko finalera.

 

Adi egutegiari beraz:

  • Izen ematea: urtarrilaren 11tik 31ra.
  • Lehen fasea (online probak): otsailaren 3tik martxoaren 3ra. Asteazkenero proba bat zintzilikatuko dugu webgunean. 4 proba izango dira guztira.
  • Bigarren fasea (finala): martxoaren 20an, Ekogunean (Donostia). Berton izango dira lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde finalistetako kideak.

Ginkanaren helburua herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna, aktibismoa eta euskararen erabilpena sustatzea da. Horretarako, hizkuntza-ekologia eta hizkuntzen jasangarritasuna hartzen dira ardatz gisa eta lehiaketako edizio bakoitzean gai zehatz bat aukeratzen da. 7. edizio honetako gaia “euskararen ekosistemak” izango da eta burutu beharreko probak ere gai honen bueltakoak.

Sari politak daude, euskararen inguruko ekimenetan inbertitzekoak hain zuzen.

Informazio gehiago eta izen-emateak, hemendik.

Erantzun

Sartu