Teknologia albisteak

2021ko I+G laguntzak, Hazitek eta Elkartek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-09 : 11:57

Urtea hastearekin ireki zituzten EAEko ikerketa eta garapenerako dirulaguntza deialdi handienak. Deialdi nagusietan, Hazitek laguntzetan 91 milioi euroko fondoak egongo dira, eta martxoaren 12a arte dago epea; eta Elkartek fondoan 40 milioi euro daude, otsailaren 26a arteko deialdian.

Hazitek-en esparrua da enpresetako Ikerketa eta Garapena sustatzea. Bi alorretan banatzen da:

  • I+G-ko proiektu lehiakorrei laguntzeko lerroak 43,3 milioi euroko aurrekontua izango eta laguntzak emango ditu produktu berriak garatzera bideratuta dauden eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea helburu duten proiektuak bultzatzeko.
  • I+G-ko proiektu estrategikoak garatzeko laguntza-lerroak, berriz, 48 milioi euroko aurrekontua izango du, hiru urtetan banatuta. Kasu honetan, diruz lagundu ahal izango dira ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak, beti ere sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzen badute, trakzio-efektua egiten badute Euskadiko ekonomian eta ETEen parte-hartzea bultzatzen badute.

Elkartek programan berriz, 40 milioirekin, helburua da elkarlaneko ikerketa (oinarrizkoa nahiz industriala) sustatzea arlo estrategikoetan. Laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako agente zientifiko-teknologikoei zuzentzen zaizkie; eta hiru modalitate daude (ikus informazio gehiago hemen).

Laguntza batzuetan zein besteetan alor batzuetako proiektuak lagunduko dira, hain zuzen ere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean "espezializazio-esparru" kontsideratzen direnak, eta horiek dira:

  • azterlanak egitea,
  • zaintza teknologikoa,
  • lankidetza teknologikoa ahalbidetzeko ekintzak,
  • I+G+B-ko proiektuak prestatzeko aholkularitza,
  • ezagutzaren transferentzia eta balorazioa,
  • eta I+G+B-ko nazioartekotze-jardueretako partaidetza sustatzea.

PCTI 2030 edo ZTBP 2030 planaren informazioa, hemen.

Laguntza hauei buruzko informazio gehiago: SPRI.

Erantzun

Sartu