Topaguneak urtero egiten duen Topaldia jardunaldia urtarrilaren 28an izango da aurten. Hizkuntza aniztasuna izango da Topaldia 2021en gaia, eta horren kontestuan "euskarak kohesiorako eta berdintasun sozialerako duen balioa". Aurrez aurre edo streaming bidez egingo da urtengo Topaldian, presentzialki aforo mugatuarekin Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.
Egitaraua
- 9:00 Harrera
- 9:15 Hasiera ekitaldia eta sar hitza
- 9:30 Hizkuntza gutxituen inguruko sarrera eta katalanaren etorkizuna. Introducció a les llengües minoritzades i el futur del català. (Katalanez) - Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitateko irakasle titularra eta Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades-eko
lehendakaria).
- 10:15 Harrera eredu integral baterako gako nagusiak, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan - Mario Zapata Solano (Soziologoa, soziolinguistika eta migrazio gaietan aditua).
- 11:00 – 11:30: Atsedena eta kafea
- 11:30 Errenteriako Udaleko eta Arrasateko Ekin Emakumeak Euskara Elkartearen esperientziak. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Jasone Giraldo (Ekin Emakumeak euskara elkarteko eragilea).
- 12:30 Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerketaren ondorioak. Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu (Antropologoak).
- 13:15 Euskararekin egindako ibilbidea - Tarana Karim (Emakume migratzaile euskal herritara, Ana Yurd taldeko kidea eta emakumeen eskubideen defendatzailea).
- 13:45 Etorkizuneko erronkak - Ariane Usarbarrena (Hizkuntza aniztasun teknikaria Topagunean).
- 14:20-14:30 Itxiera.
Izena emateko, urtarrilaren 18a arte dago epea, hemendik
Erantzun
Sartu