Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen graduondoko berezi baina interesgarri bat Ilustrazio Zientifikokoa da. Eta zer egiten den eta zer ikasten den hor ulertzeko modu ezin hobea euskarazko Wikipediarekin egiten dituzten elkarlanak. Denboraldi honetan, adibidez, arrain ilustrazioak.
Graduondo ikasle desberdinek egin eta Wikipediara aportatutako lanak dira honakoak. Barboa:
Lotrea, Pirinioetako ibaietako arrain bat:
Platuxa itsasokoa da, baina ur gezatan ere aurki daiteke. Adiv bereziki, garapenean begien migrazioa nola gertatzen den. Badakizue nolakoak diren arrain lau berezi hauek, zapal-zapalak izanda begiak alde berean dituztela:
Hari honetan azaltzen dira zenbait adibide, bakoitza nork ilustratu duen aipatuz.
Ilustrazio Zientifikoak Artea eta Zientzia bateratzen ditu eta Komunikazio Zientifikoan oinarrizko tresna da. Espainiako Estatuko lehendabiziko heziketa gradu berezitua da EHUk alor honetan eskaintzen duena.
Erantzun
Sartu