Epea luzatu da “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan” graduondokoan izena emateko, urtarrilaren 8a arte. 2020a nolakoa izan den ikusi duzua ezta? Osasun arreta zein funtsezkoa den... Ba Aitor Montes medikuak esan du graduondokoaz: "15-20 ikasle behar ditugu, hobe diziplina askotarikoak: medikuak, erizainak, euskara teknikariak, administrariak, kudeatzaileak, euskalgintza arlokoak."
EHUren aditu titulua ematen du graduondoko honek, UEUk antolatzen du elkarlanean EHUko Farmazia fakultatearekin. Aitor Montes familia medikua da hain zuzen talde antolatzaileko kideetako bat.
Aurreko edizio batean parte hartu duenetako bat Eunate Molinuevo itzultzaile eta interpretaria izan da, eta elkarrizketatu egin du UEUk. Hala dio Molinuevok: "Kalitatezko osasun-arreta eskainiko bada, ezinbestekoa da pazienteak hautatutako hizkuntza kontuan hartu eta horren araberako eskaintza aktiboa egitea. Graduondokoak euskarazko eskaintza aktiboa emateko ezagutza, tresna eta baliabideak eman dizkigu, baita elkarlanean proiektuak martxan jartzeko aukera ere."
Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira. Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (arratsaldez) izango dira, otsail eta uztailaren artean.
Informazio gehiago:
Erantzun
Sartu