Teknologia albisteak

Joan Mari Torrealdairen lan osoak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-30 : 09:52

Hilabete honen hasieratik Interneten dago eskura dago Joan Mari Torrealdairen obra osoa. Harena ere izan zen proiektu kutunak, Jakinek, egin du lana, beste pentsalari batzuen lan digitalizatuen ondoan. Aurtengo uztailaren 31n hil zen Torrealdai, 77 urterekin.

57 urtean zehar Torrealdaik idatzi eta argitaratutakoa biltzen du Jakinek sortutako sareko atalak: 592 idazlan, 13.613 orrialde digitalizatuta. Idazlanik goiztiarrenak 1963koak dira, Anaitasuna eta Egan aldizkarietan argitaratutakoak. Dokumenturik berriena, aldiz, 2019koa da, Jakin aldizkarian idatzitakoa.

Bilaketa bidez, edo aurkibide osoa zabalduz aurki daitezke lanak. Gehienak PDF formatuan ere badaude. Deskarga doakoa da. Eta ez bakarrik euskarazko lanak, baita gaztelerazkoak ere, adibidez El Libro Negro del Euskara, 1998koa, euskararen zapalkuntzaren historia dokumentatua.

Urteko azken zenbakia ere abenduan kaleratu du Jakinek: Torrealdairi dedikatutako monografikoa da. Torrealdai Euskara Herri izena du ale horrek, eta 14 eurotan eros daitekehemen. Idazten dute ale honetan honako autoreek: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi Dabid Anaut Peña, Garazi Arrula Ruiz, Imanol Murua Uria, Lourdes Otaegi Imaz eta Agurtzane Juanena Alustizak.

Erantzun

Sartu