Teknologia albisteak

2020ko urteko liburu eta disko berrien bilduma egin du Berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-28 : 11:15

2020an euskaraz argitaratutako liburu eta diskoen bilduma prestatu du Berriak webgune berezi honetan. Liburuen bilduma Durangoko Azokari esker eskaintzen dute, haren katalogoa ikusgai jarriz. Diskoen zerrenda, berriz, Badok atariai esker osatu dute. Diskoetan, disko fisikoak zein deskarga bidez eros daitezkeenak zerrendatu dituzte.

 

Generoaren arabera edo bilatzailearen bidez araka daiteke, eta liburu edo disko bakoitzaren informazio zehatza begiratu daiteke. Guztira, 500 liburu eta 100 disko inguru kontsultatu daitezke. Etiketa horietako bat, rapa: 16 disko 2020an! Hain zuzen ere, genero honek euskaraz 20 urte bete dituela gogoratu zigun Berriak lehengoan, erreportaia interesgarri honetan: 2000. urtean Selektah Kolektiboarekin hasten da zerrenda...

2020koetara itzuluz eta liburuetan arakatuz, horra adibidez narratiba eta eleberriak, komiki eta eleberri grafikoak, eta historia.

Bisitatu https://www.berria.eus/liburu-eta-disko-berriak/2020/

 

 

Erantzun

Sartu