UZEI lexikografia erakunde eta ikertegi euskaldunak 2020 urteko hitzen zerrenda argitaratu du. Pandemiari lotutakoak alde batera utzi dituztela esan dute argitaratutako artikluan, baina traizio egin diote asmoari, horrela adierazi dutelako gogo hori: "koronabirusa eta besteko korinabirusa ibili gara jo eta ke. Halere (...) alde batera utziko ditugu aurtengo errepasoan COVID-19a, maskara (musukoa ere bai!), PCRak, konfinamendu eta deskonfinamenduak, normaltasun berria, ez-jaiak, LABI famatua, debekatutako kale-zurrutak, telelana, negazionistak (batez ere, negazionistak!), mutazioak eta gainerako petralkeria horiek guztiak".
Hortaz, sarreratxoan nahiko Covid-19 aipatu dute (euskaraz itxuraz gu Sustatukoak gara bakarrak hitzaren letra gehienak larritik xehera ekarri ditugunak), baina gainerako hitzak hauek dira:
Azalpen zehatzak aukera bakoitzarena, UZEIrenean.
Aurreko urteetako UZEIren aukerak, hor hemendik aurkituak: 2019 ,2018, 2017, 2016, 2015, 2014.
Eta esango dugu hemen ere: 2020, zoaz popatik hartzera!
Erantzun
Sartu