Teknologia albisteak

Kontseiluak izena, irudia eta webgunea berritu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-20 : 10:37

Aste honetan aldaketa batzuen berri eman du Euskalgintzaren Kontseiluak. Hortxe horietako bat, orain arte izen ofiziala  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua izan baitu euskararen aldeko erakunde honek. Horrez gain, irudi eta logoa ere berritu ditu, eta Kontseilua.eus webgunea ere bai.

"Guztion plaza eta topaleku izateko nahiari heltzen dio izen aldaketak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua izatetik Euskalgintzaren Kontseilua izaterako jauziak, hain zuzen", adierazi zuen prentsaurreko batean Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. 1997tik izan du erakundeak aurreko izena, nahiz eta lehen eta orain, Kontseilua izenak laburtzen duen erakundearen izana,

Bide beretik, irudia ere eguneratu du Kontseiluak, eta «argia, sotila, eguneratua eta egungo euskarrietarako egokitua» dagoen irudia osatu dute. Horretan hasiak diren arren, datozen egunetan egikarituko dituzte euskarri guztien moldaketak, eta lehena, jada, abian da: webgune berritua, www.kontseilua.eus . Sustatu egiten duen enpresak, CodeSyntax-ek, garatu du webgune berria.

«Gure eguneroko jardunean bezala, marka ikuspegitik ere bizi dugun garai berrietara egokitzeko urratsa eman dugu. Zailtasunak zailtasun, aurretik ditugun erronkei heltzeko indarberrituta gatoz», gehitu zuen Bilbaok.

Erantzun

Sartu