Duela egun batzuk jakinarazi zen Iruña-Veleia Argitu plataforma desegin zela, eta haren ordez, batetik lehendik osatuta zegoen SOS Iruña-Veleia izenekoa eta Iruña Veleia Martxan izen berrikoa geratuko dira. Bigarren izen honekin, udazkenean gose greba bat bultzatu zuen taldea identifikatuko da aurrerantzean, teoria esoteriko eta plandemikoekin lotura zuzenagoa duten elementuen taldea, bidenabar.
Juan Martin Elexpururen blogean irakurri genuen plataformaren desegitearena:
Iruña-Veleia Argitu plataforma 2018an sortu zuten Euskeraren Jatorria, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia eta Lurmen Elkarteek eta independente multzo batek, laster zetorren epaiketaren aurrean indarrak biltzeko helburuaz. Sinadura bilketa, hitzaldiak, bizikleta-martxa…, hainbat ekintza burutu ditu bi urte hauetan. Aro hau igaro delarik, plataforma bertan behera uztea erabaki dute lau elkarteek eta independenteek. Hemendik aurrera bi elkarte ezberdinetan batuko dituzte indarrak Iruña-Veleiako auzia argitzeko lanean jarraitzen duten ekintzaileek. Bi elkarte hauek, SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan dira.
Jakin ahal izan dugunez, aurreko asteetako gose grebaren gaia eta elementu batzuen joera plandemikoak izan dira dibortzioaren muinean. Jose Mari Lejardi Gabixolak egin zuen gose grebarekin bat ez zetozen mugimenduko guztiak, eta hark gose greba eten ondoren izan da apurketa hau. Iruña Veleia Martxan talde-izen berria hartu dure greba horren alde egin zutenek, eta haien inguruko pertsonaiek (Patxi Alaña, Euskeraren Jatorria,Biltzarre...), oro har euskararen inguruko toeria zoroenen jarraitzaileek eta konspirazio plandemikoen sinesleek.
Elexpuru bera ez da soka horretakoa, Veleiako ostraken euskararen benetakotasunaz komentzitua jarraitzen duen arren.
Iruña Veleia Martxan taldeak iruñaveleia.eu webgunean du sareko tokia.
Erantzun
Sartu