Teknologia albisteak

Gazteentzako formakuntza digitala euskaraz Gabon hauetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-17 : 09:53

Bilboko Haritulab ekimenak gazteentzako euskarazko teknologia lantegiak antolatu ditu, dohainik, abenduaren 28, 29 eta 30erako. Bilboko Azkuna zentroko laborategi bat da Haritulab, baina aurtengo neguko ikastaro hauek online emango dituzte, Jitsi bidez, baina plaza mugatuekin (15 leku arte). 16 eta 20 urte arteko gazteentzat dira plaza horiek. Aukera bikaina dirudi benetan.

Hau da egitaraua, lau alor tematikotan antolatuta.

Autodefentsa Digitalak

  • 28an: 11:00 // Zyber Bullying
  • 29an: 11:00 // Harremanak/pribatutasuna sarean I
  • 30ean: 11:00 // Harremanak/pribatutasuna sarean II

Bideo-jokoak

  • 28an: 12:30 // Bideojoko iruzkin idazketa lantegia
  • 29an: 12:30 // Internet bidezko zuzenak. OBS programara sarrera

Fabrikazio digitala

  • 28an: 17:00 // 3D Inprimaketa giza erronkei aurre egiteko
  • 29an: 17:00 // Ze motatako proiektu sozialak daude 3D inprimaketaren inguruan?
  • 30ean: 17:00 // 3D Diseinu digitalak guztion eskura, fabrikazio partekatuta

Sorkuntza digitala (Lantegia hiru egunetakoa da kasu honetan)

  • 28an: 18:30 // Errealitate handituko filtroak sortzen sare sozialetan I
  • 29an: 18:30 // Errealitate handituko filtroak sortzen sare sozialetan II
  • 30ean: 18:30 // Errealitate handituko filtroak sortzen sare sozialetan III

Informazio gehiago hemen, eta izena emateko, bete formularioa. lantegiko 15 leku daude, hala ere izen emate guztiak onartuko dira, itxaron zerrenda osatzeko.

Lantegi hauetan bat aipagarri, aurten izan duen garrantziagatik: OBS instalazioa eta programaren doiketa. Zuzeneko bideo emisioak eta grabazioak egiteko software librea da OBS. Youtube edo Twitchetik zuzeneko bat egiteko behar duzuna jakiteko.

Erantzun

Sartu