MetaBall Studios 3D-ko animazio eta modelo digitalak egiten dituen Youtubeko kanal bat da, Álvaro García Montoya garatzaileak erabiltzen duen marka bat. 3D objektuen tamaina aldaerak konparatuz egiten dituzte bideoak, kontzeptu sinple samar bat, baina emaitza ikusgarri ada. Erakusgarri gisa, honakoa: Zientzia-fikziozko espaziountzien tamaina konparaketak, txikitik hasita handira. Bideoa ikusgarria da.
Modelo gehienak "igeltsu" zuriz eginak baleuide bezala da, baina batzuetan iridisentzia metalikoak sartu dituzte. Untzi txikiekin erreferentziak puntu batzuk badaude (gizakiak, elefante bat), handiagoekin perspektiba urrunduz doa, eta New York hiria ikusten dela iruditzen zaigu, eta, hedatuz hedatuz... Lur planeta bera ere bai. Tartean, eskala txikiagoetan, benetako espaziountziak ere badaude, hala nola Shuttle modeloak.
Film eta saga zenbaitetako objektuak ikusiko ditugu, Star Wars, Alien eta Star Trek frankizietakoak, eta film solteetan ikusi izan ditugunak (Arrival-ekoa, adibidez). Bideojokoetako adibide asko daude, Call of Duty edo Halokoak adibidez.
Spoiler eginez (adi!), Haloko egitura batzuk daude handienen artean, hain zuzen. Baina objekturik handienak ikus-entzunezkoetan ikusi baino, deskribatu eta irudikatutako elementu supra-planetarioak dira:
Metaball eta Álvaro García Montoyak lehenago ere egin izan dituzte lan miresgarriak, adibidez Unibertsoko elementu naturalen konparaketa hau.
Eta jarraian, agindutako bideoa:
Erantzun
Sartu