25 urte betetzen dira gaur Bilboko Kafe Antzokia ireki zela. Baina ez dago ospakizunik bertan pandemia dela eta: martxoko itxialditik itxita dago Antzokia. Hala ere, Antzokiak bizirauteko intentzioa dauka.
Hala ere, Antzokiak adierazi du datorren urtean 25+1 ospakizun bat egin egingo dela, eta, bide batez, gaurkoa pasatzen ez uzteko, hainbat lagunek egindako agerpenekin bideo-sorta prestatu dute. Ikusi hemen. Adibide gisa, Zea Maysekoen bideoa:
Bilboko Kafe Antzokiaren ereduari jarraituz, beste batzuk ere sortu izan dira, han hemenka. Espaloia Elgetan, Doka Donostian, Plateruena Durangon, Ondarroako Kafe Antzokia... Batzuek egin zuten urte batzuetako ibilbidea (Espaloiak Elgetan adibidez), baina beste batzuk larri ari dira igarotzen orain. Plateruenaren kooperatibak bere jardueraren itxiera iragarri behar izan zuen duela hilabete pare bat, adibidez.
Ondarroako Kafe Antzokia, Bilbokoa bezala Zenbat Gara elkarteak sortu zuen, eta itxialdi baten ondoren Bekozini izenarekin berpiztu zen. Egun hauetan, etxerako otorduak prestatzen eta kontzertu mugatuak antolatzen ari dira bizirauten.
Erantzun
Sartu