Teknologia albisteak

Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko esperientzia soziolinguistikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-16 : 10:05

Garabide elkarteak topaketa digitala antolatu du gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17an, Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko hizkuntza biziberritze esperientziak ezagutzeko. 

Aljeria eta Maroko iparraldeko eskualde bana dira Kabilia eta Rif, eta bertako berezko hizkuntzak berbereen edo Amazight herriaren Tamazight hizkuntza taldekoak dira. Saioen gidari nagusiak izango dira Mustapha El Adak eta Mohand Tilmatine hizkuntzalari amazighak, eta Eneko Gorri soziolinguista euskalduna, Txillardegi-Hausnartu sariketaren azken irabazlea. Baina hiru hauez gain, zenbait hizlari gonbidatu izango dira.

 Bi iluntzetan dira jardunaldiak, gaur asteazkena eta bihar osteguna, 19.00 eta 22.00ak artean. Hemen egitaraua:



Zoom eta Facebook bitartez jarraitu ahal izango da topaketa (klik esteka horietan 19.00etatik aurrera), eta aldi bereko itzulpena izango da euskarara.

 

Erantzun

Sartu