Googleren zerbitzu askok ordubete inguruko erorketa izan dute gaur astelehenez. Erorketa globala izan da, eta zerbitzu askorena. Ez bakarrik Youtube bideoak edo Gmail e-posta, baizik eta G Suite-rekin lotutako produktibitate tresna guztiena: Meet txat eta bideo-konferentzia zerbitzuak, Google Drive-ko ofimatika tresna guztiak, Google Calendar egutegiak...
Informazio batzuen arabera, Google Accounts-eko kontuak kudeatu eta autentifikatzeko sistema izan da errorearen muina. Login eginda, ezin bilaketarik egin edo Google Maps erabili, baina login egin barik bai beharbada.
Mundu osoko erabiltzaileek Twitterrera jo dute erorketa komentatzera. Gehienon google-dependentzia larria komentatzeko, zenbait kasutan:
Google osoa jausita. Honelako momentuetan konturatzen gara non geratu den gure #independentzia teknologikoa, inoiz benetan planteatu ez duguna
— Jabi Zabala (@sarean) December 14, 2020
#Google-ren erortze honekin lanik egin ezinik gelditu naiz (ia erabat) eta **nire errua da**, beti geroko uzten menpekotasuna gutxitzea!! #ARGH
— Miren ???? (@mberasategi) December 14, 2020
Sarean mundu erdia geldirik dago Google zerbitzuak erabiltzen dituelako eta beste mundu erdia ere bai, zerbitzu hauek erabiltzen dituztenen zain daudelako ????
— Urtzi Odriozola (@urtzai) December 14, 2020
Erantzun
Sartu