Teknologia albisteak

Kodepoesia antologia, eta PuntuEus Fundazioaren beste albiste batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-13 : 15:15

2019an jarri zuen martxan KodePoesia ekimena Puntueus fundazioak (ikus 2019ko albistea), eta ordudanik proiektuak eman duena antologia bihurtu du orain. Era berean, urtearen balantzea egin du PuntuEusek. Urtea amaitzerako, 12.000 .eus domeinu izan daitezke.

Hamar egileen ekarpenak biltzen ditu Kodepoesia antologiak. Phyton, Java, Bash scripting edota HTML lengoietan idatzitako poesiek osatzen dute antologia. PDFa deskargatu daiteke hemendik.

PuntuEus-ek, bide batez, urtearen balantzea egin du. banatzen duen buletinean azpimarratu dutenez, pandemia urtean digitalizazio prozesua azkartu egin dute enpresa txiki eta ertainek. "Behar horretan laguntza eskaintzera bideratu ditu PuntuEUS Fundazioak urteko ahaleginak", diote. Ondorioa izan da .EUS domeinuaren erabilera %18 igo dela aurten; aurreikuspenak gaindituz eta iaz baino 8 puntu gehiago haziz. Joerak iraunez gero abenduko azken egunetan, 12.000 domeinu-izenetatik gertu amaituko luke urtea .EUS domeinuak.

Hain zuzen ere, domeinu erosketara animatzeko, sustapen kanpainan dago PuntuEus fundazioa, eta eguberrietako spot-a ere egin dute.



Erantzun

Sartu