Euskarazko Wikipediako aurtengo lehiaketen emaitza
Euskarazko Wikipediak aurten martxan izan dituen lau edizio lehiaketen emaitza jakinarazi zen duela egun batzuk. Lau lehiaketa egon dira martxan, eta guztien artean wikilariek eduki mordoa gehitu dute: 13 MB testu gehitu dira, 578.000 hitz, 1.171 artikulu berri, 15.000 erreferentzia bibliografikoa, eta 3.428 irudi gehitu dira. Bereziki aipagarria izan da emakumezkoen biografia artikuluak osatzen eta sortzen Marisa Barrenak egindakoa: irabazi du lehiaketa, baina hori baino gehiago, sortu duen informazio multzoa da txalotzekoa.
Lau kategoriatan banatuzen lehiaketa, eta martxotik hasi eta abendua bitartean egon da editatzeko aukera alor hauetan:
- Artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Iñazio Irizar kooperatibista erretiratuak irabazi du. (irudia, alor honetan gehitu diren edukien grafikoa da)
- Euskal Herriko udalerrietako informazioa. Irabazlea, Ibai, historia irakasle bat bigarren hezkuntzan.
- Txikipedia editatzekoa. Honetan ere aurreko ataleko irabazle bera, Ibai laguna.
- Emakumeen biografiak. Hemen irabazi du Marisa Barrenak.
Azkenengo alor honetan lan pertsonala egiten du Barrenak (Zornotzako psikopedagogo, euskaltzale eta feminista da), baina lantaldetxo bat ere gidatzen du, Durangoko Andragunean astero bilduz, wikilari talde batekin batez ere emakumezkoen presentzia eta pisua indartzen Wikipedian. Hemen artikulu bat Anboton, nola egiten duten lan talde horretan.
Erantzunak kargatzen...