Teknologia albisteak

Memoria Osoa, manifestua eta webfunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-11 : 12:47

Memoria Osoa manifestua hainbat elkartek bultzatzen dute, eta webgune bat kaleratu dute duela egun gutxi. Frankismoaren, post-frankismoko errepresioaren, eta Espainiako Gerra Zibilaren memoria gordetze aldera lan egiten duten zenbait elkarte daude manifestuaren eta webgunearen atzean, hala nola Gernika Batzordea, Egiari Zor fundazioa, Durango 1836 elkartea edo Sanferminak 78 Gogoan.

Erakunde hauek baztertu egiten dute Gasteizen egin asmo duten "Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala", eta horri egiten zaio kritika manifestuarekin.

"Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia."

(...) Egoera honetan, gure memoria kolektiboari biktimen errealitatearen zati bat baztertuz helduko dion zentro hau dugu aurrean. Hori bizikidetzarako arazoa da. Une historiko honetan, Giza Eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eraikitzaileak eta integralak behar ditugulako.

Ekimen hau atzo aurkeztu zuten prentsaurrekoan, hemen kronika bat.

Adostasuna adierazi nahi baduzu, ikus https://MemoriaOsoa.eus/

Kritikatzen duten Memoriarako Zentro Nazionalaren inguruan, hemen webgunea hori bultzatzen duen erakundearena: http://www.memorialvt.com/eu/

 

Erantzun

Sartu