Lemmy.eus, euskarazko foroak egiteko plataforma berria
Euskarazko foroak edo eztabaida / informazio hariak sortzeko webgune bat jaio da, Lemmy.eus. Euskarazko Reddit moduko bat. "Badago galdetu nahi duzun eta ausartzen ez zaren zerbait? Denbora-lerroaren tiraniaz nazkatu zara eta foro tematikoak nahiago dituzu? Probatu lemmy.eus".
Lemmy software libreko proiektua da. Euskarazko instantzia da orain sortu dutena euskal informatikari batzuek. Reddit-en bezala, komunitate edo azpitaldeak daude, eta horietako bakoitzean, hariak. Adibidez, hona bi talde:
Eta azkenengo horo horretako adibide gisa, hari bat:
Baina badago funtsezko desberdintasun bat foro honen eta beste batzuen artean. Zerbitzari federatu edo ez-zentralizatuen bitartez funtzionatzen du Lemmyk, fedibertsoa esan izan zaion zerbitzuen logika eta filosofian. Oraingoz, instantzia bakarrean dabil euskarazko proiektua, baina de-zentralizatu eta federatu daiteke gehiago sortuz gero.
Lemmy.eus-ek oinarrizko arau batzuekin funtzionatzen du (hemen detailean zehaztuta), eta horien artean euskaraz jarduteko dela zehazten da:
- Adeitsua izan. Jendea ongietorria sentitzea, denon onurarako da.
- Ez inor iraindu edo jazarri. Eduki eta jarrera intoleranteak debekatuta daude.
- Publizitaterik ez.
- Euskaraz aritu.
Informazio gehiago eta kontakturako bidea, hemen. Bisitatu Lemmy.eus
Erantzunak kargatzen...