Teknologia albisteak

Euskarazko kultura proiektu gazteak sustatzeko Araban: Batera deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-06 : 09:19

Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du Batera 2020-2021 laguntza-deialdiak, Gasteizko Oihaneder Etxeak sustatu duenak. Deialdian bat egiten dute Gauekoak elkarteen federazioak, eta Itsulapikoa crowdfunding plataformak, eta laguntza finantzieroa ematen dute Laboral Kutxak eta Vital Fundazioak. Abenduaren 20a arteko epea dago.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, abenduaren 20ra bitartean egongo da zabalik epe hori. Aurkezten den proiektu bakoitzak gutxienez 3.000 €-ko aurrekontua izan beharko du.

Antolatzaileek deialdian aukeratutako 3 proiektuetako bakoitzari crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete.

Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, app bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… 

Informazio gehiago: hemen

Erantzun

Sartu