Covid-19 gaitzaren kontrako estrategia sendo eta bateratua eskatzen duen nazioarteko ekimena da John Snow Memorandum delakoa. Urrian kaleratu zen eta milaka izenpe profesional bildu ditu. Orain, Elhuyar zientzia dibulgazioko aldizkariak euskaratu egin du.
Memorandumak "taldeko immunitatearen" aukera arbuiatzen du guztiz. "Infekzio naturalaren bidez hartutako immunitatean oinarritutako estrategia oro akastuna da COVID-19aren kudeaketan."
Pandemiak guztiei berdin jotzen ez diela onartuz, horrek erantzukizuna dakarrela dio manifestuak: "Pandemiak agerian utzi dituen desberdintasun sozioekonomikoak eta egiturazko bereizketak areagotzeko arriskua dakar estrategia horrek. Funtsezkoak dira zaurgarrienak babesteko ahalegin bereziak, baina herritar guztientzako estrategiekin konbinatu behar dira.
Gainera... nor da zaurgarria? "Konplexua da zaurgarria nor den zehaztea, baina, bakarrik kontuan hartuta gaixotasun larria izateko arriskuan daudenak ere, eskualde batzuetako populazioaren % 30 zaurgarria da." Eta arrisku handirik gabe gainditruz gero ere, Covid-19 iraunkorra deitu dena ere hor dago: "Oraindik ez dakigu nork izan dezakeen COVID-19 iraunkorra."
Memorandum euskaratuaren testua,hemen, eta originalaren kokapena, arloren bateko profesional inplikatua bazara, bertan sinatzeko: https://www.johnsnowmemo.com/
Irudian, memorandumaren webguneko pantaila. Together, elkarrekin, lelo hori da Memorandumaren aldekoek hautatu dutena.
Erantzun
Sartu