Teknologia albisteak

Burgosko Prozesua oroitzeko manifestua: “Ezpatari nagusitu zaio Herria”

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-04 : 16:31

Egun hauetan betetzen dira 50 urte Burgosko Prozesuarenak. Beste ekimenen baten berri ere eman dugu, eta orain manifestu baten zabalkundea aipatu nahi dugu. Telesforo Monzonek Burgoskoaren harira esan zuen esaldi batetik dator izenburua: “Ezpatari nagusitu zaio Herria”. Iratzar Fundazioak babestu du manifestu honen zabalkundea.

Hala dio manifestuak pasarte batean:

Hala eta guztiz ere, berrogeita hamar urte geroago, esan genezake independentziaren beharra eskaintza politiko indartsua dela eta beste eskaintza politikoekin aurrez aurre lehiatzeko prestatua dagoela Euskal Herrian. Estatuen jarrera inperialistari ez ezik, planeta osora iritsi den izurriari aurre egin beharra dugu gaur. Pandemiaren ondorioek krisi sistemikoa gordindu duten honetan, gure gizartearen osasuna zaindu eta bermatu beharra dugu, herri gisa ekinez eta jarraituz, osasuna ere burujabetzaren oinarrietako bat delako.

Irakurri manifestua hemen, eta ikus bideo honetan bere irakurketa.,

Erantzun

Sartu