Galdakaoko Udalak antolatua Dijitalidadearekin eta Alboka kooperatibarekin, Sormene ekimena aurkeztu da. Sormene ekitaldi sorta bat izango da (benduaren 14tik 20ra bitartean), euskal sortzaileek sustatua, Galdakaon fisikoki Torrezabal etxean egingo dena, baina aldi berean sormene.eus webgunearen bidez streaming bidez emango dena.
Aste horretan euskarazko hainbat kultura adierazpide ikusiko dira Sormenen: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak... Proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.
Bost helburu nagusi hauek ditu ekimenak, antolatzaileen arabera:
Egunez eguneko egitaraua, eta sortzaile zerrenda webgunean duzue. Sortzaile horien artean daude Maite Larburu, Ningra, Eñaut Elorrieta, Amancay Gaztañaga, Imanol Epelde, La Basu, Yolanda Arrieta, Miren Amuriza eta beste hainbat.
Erantzun
Sartu