Teknologia albisteak

Mikel Zabaltza Gogoan 35 urte, memoria ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-28 : 19:31

35 urte bete dira Guardia Zibilaren zaintzapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zela, ihes egin eta itota bertsio ofizialaren arabera, torturapean gainerako zantzu guztien arabera. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak haren oroimenez ekitaldi bat antolatu zuen Auritzen. Grabatuta geratu da ekitaldia, hemen duzue.

Horra bideoa:

1985eko azaroaren 25eo gauerdian atxilotu zuten Altzako bere etxebizitzan Mikel Zabalza orbaizetarra, bere bikotekidearekin, lehengusuarekin eta lagun batekin batera. Bi anaia ere atxilotu zituzten Orbaizetan. Guztiak kargu gabe aske geratu ziren ondorengo ordu eta egunetan. Mikel Zabalzak ere ez zuen, inork dakiela, besteek baino harreman gehiago ETAren inongo jarduerarekin.

Bertsio ofizialaren arabera, hiru goardia zibilek Endarlatsa inguruko tunel batera eraman zuten Mikel, bertan ezkutatutako ustezko zulo bat erakuts zezan. Nolabait ihes egitea lortu eta eta eskuak lotuta zituela bere burua Bidasoa ibaira bota omen zuen, alde egiteko asmoz; bertan ito zen.

Bartzelonako bi egunkarik Intxaurrondoko Goardi Zibilaren deia jaso zuten Zabalza torturapean hil zutela berri emanez. Egun batzuk geroago, Deia egunkariak gauza bera zioen nota batjaso zuela baieztatu zuen.

Irudia, Non dago Mikel dokumentalaren aurkezpenekoa da. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen film dokumental hori aurtengo irailean.

Erantzun

Sartu