Laster beteko dira bi urte Markos Gimeno Vesga (1974-2018) artista ermuarra hil zela, buruaz beste eginda. #Hitzokei jokoaren asmatzailea, Sustatuko kolaboratzailea, hitzen jokalari, musikari eta sortzaile zoragarria. Haren memoria ekarri berri digu Azpeitiko Dinamoa ekimenaren DAPA ikus-entzunezkoen sortak.
12 minutuko dokumental hunkigarri bat da. Markos bera ageri da klip pertsonaletan zein agerpen publikoetan, eta haren gertukoak ere.
Dokumentalaren ardatza 2020 hasieran Ermuan egin zen “404 egun Markus barik” erakusketa da, nolabait. Markosen senide eta lagunek haren ordenagailuan aurkitutako harribitxien sorta minimo bat baliatu zuten erakusketa hori egiteko, eta hitzezko eta irudizko artelan horien parte bat ikusten da dokumentalean. Azaleko arakatzea besterik ez da; Markosen ordenagailuko %90a dokumentatzeke dago oraindik.
Dokumentalean agertzen direnen artean, Begoña Vesga, Markosen ama. Markosi egindako azken agurrean gaixotasun mentalaz eta suizidioaz hitz egin zuen adorez emakume honek; eta dokumentalerako ere une hunkigarriak utzi ditu.
Hementxe duzue dokunentala, ikustekoa da:
Erantzun
Sartu