Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren bigarren edizioa jarriko dute martxan. Ikastaroa otsailaren 4an abiatuko da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Izena emateko epea abenduaren 15era arte dago irekia.
Ikastaroa irakurketaren inguruan gaurko jendartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu dute. Hain zuzen, irakurketa-literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta bide batez irakurketan bitartekari direnen formazio literarioa aberasteko eskaintza osatu dute.
Ikastaro irekia da, honako pertsonen interesekoa izan daitekeena:
Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, 5 ikasgaitan banatuta. Saio presentzialak 3 ordukoak izango dira, eta ostegunetan emango dira, 17:00etatik 20:00etara. Saio presentzial bakoitza 2 orduko irakaskuntza ez-presentzialarekin osatuko da.
Ikastaroan izena emateko, abenduaren 15era bitartean, formulario honetatik.
Informazio gehiagorako, ikus PDF hau.
Erantzun
Sartu