Atzo jakinarazi zen Txillardegi-Hausnartu soziolinguistikako lanen sariketaren aurtengo epaia. Pandemiaren urte honetan, 2020an, horrekin lotua egon da lehen saria. Eneko Gorrik irabazi du sariketa Ipar Euskal Herrirako proposamen batekin, zeina oinarritu den aurten, pandemia honetan, udaberriko itxialdian egindako kanpaina baten azterketan.
Lehen saria
Izenburua: Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa.
Egilea: Eneko Gorri.
Gaia: 2020ko konfinamenduko unean egindako kanpaina baten azterketa da. Ipar Euskal Herrian «Etxean euskaraz» kanpaina abiatu zen eragile sozialen partetik eta erakunde publikoen babesarekin. Aspaldi lortu ez zen oihartzuna bildu zen. Eta asko ikasteko aukera ere. Gorrik egindako azterketak galdera gehigarriak aztertzen ditu: nola hedatu euskaraz bizitzeko baliabideak, behar duten pertsonen eskura iritsi daitezen? Larrialdi egoeran posible izan den lankidetza eredua errepikatzen ahalko litzateke molde antolatu, gogoetatu eta anbiziotsuago batean? Eta tresna bateratu bat sortzearekin, beste premia periferikoei erantzuten bagenie ere?
Bigarren saria
Izenburua: Euskara Tolosaldean: kartografia bat
Egilea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Hirugarren saria
Izenburua: Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo.
Egileak: Ainhoa Morón Lasa eta Beñat Garaio Mendizabal
Epaimahaiaren argudioak eta informazio gehiago,hemen.
Erantzun
Sartu