Indarkeria matxistaren kontrako eguna da gaur, azaroak 25, eta urte berezi honetan aldarrikapen berezi batekin dator: Pandemia garaian emakumeen aurkako indarkeria matxista areagotu dela salatu du mugimendu feministak.
Adibide lazgarri batzuk jarraian.
Argitan Barakaldako erakunde herrikoi bat da, Emakumeentzako Aholku Etxea, eta berak bildu dituen datuen arabera, konfinamenduaren lehen hiru asteetan, Argitanek jaso zituen deiak %140 igo ziren aurreko urteko epe berarekin alderatuta, hau da, bikoitza baino gehiago. Ia deia guztiak berrogeialdiagatik indarkeria matxista eta arazo ekonomikoak pairatzen ari ziren emakumeenak izan ziren.
Konfinamenduaren lehen zazpi asteetan indarkeria matxista sufritzen ari ziren emakumeen deiak 2019ko lehen bost asteetako beste izan ziren. Argitanek salatu duenez, alarma egoeraren dekretuak indarkeria matxistaren biktimei atenditzeko zerbitzua oinarrizko zerbitzua zela ezarri bazuen ere, praktikan baliabide gehiago eskaini ordez, murrizketak egin zituzten zerbitzuan.
Are gehiago, Argitanek jasotzen dituen deiak eta abisuak erakunde publikoetako zerbitzuetara bideratu beharrean, (zerbitzu juridiko publikoetara, arreta psikologikora, harrera etxeetara, 24 orduko epaitegietara...), erakunde publikoek eurek deribatu izan dituzte biktimen deiak Argitan-era, hau da, instituzio publikoek proiektu militante baten gainean utzi dute pandemia betean indarkeria matxistaren biktimak atenditzeko erantzukizuna, baliabide publikoak eskaini beharrean. Hala, 016ko deiak edo Osakidetzak jasotako deiak Argitanera bideratu izan dituzte.
Honetaz informazio gehiago, hemen.
(irudia: Leioako talde feminista baten deialdia gaurko egunerako)
Erantzun
Sartu