Euskaraldiko Solasguneak hasten dira gaur
Euskaraldiaren egun hauetan, Solasaldiak izeneko eztabaida/mahainguru irekiak antolatu dituzte, eta streaming bidez emango dituzte zuzenean. Gaur da lehena, 19.00etan, Eitb.eus eta Euskaraldia.eus helbideen bitartez ikusi ahal izango dira.
Gaurko hitzaldia (astelehena, azaroak 23): Hizkuntza hautua sare sozialen garaian. Partaideak,
- Aiora Mujika youtuberra.
- Iruñe Astiz, diziplina anitzeko artista.
- Alex Padilla, Gaztea irratiko (EITB) sare sozialen arduraduna.
- Moderatzailea: Gaizka Izagirre, Gaztezuloko zuzendaria.
Hurrengoa, azaroak 25, asteazkena. ‘Musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo’, hiru musikariren esperientziarekin:
- Rafa Rueda.
- Alex Sardui. ‘Arlo sozioekonomikoaren hizkuntza (k)’
- Maria Rivero.
- Moderatzailea: Leire Palacios, PuntuEus-eko proiektu arduraduna.
Hirugarrena eta azkena abenduaren 1ean izango da (datorren asteko asteartea): ‘Arlo sozioekonomikoaren hizkuntza (k)’ aztertuko dute. Partaide hauekin:
- Ander Aizpurua, Kutxako zuzendari orokorra.
- Naiara Goia, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko Zuzendaria.
- Mari Jose Aranguren, Orkestra institutuko zuzendaria.
- Moderatzailea: Maite Artola kazetaria.
Hiru saioak 19.00etan streaming bidez Eitb.eus eta Euskaraldia.eus-en, eta presentzialki aukerarik ere izan liteke aforo mugatuan (Donostian bazara, Tabakaleratik emango baitituzte ekitaldiak), hemendik izena emanez gero.
Erantzunak kargatzen...