Teknologia albisteak

Altxa!: erabakitzeko eskubidearen aldeko ikuskizun politikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-23 : 12:31

Gure Esku plataformak bultzatzen duen Hamaika Gara ekimenaren barruan, Altxa izeneko ikuskizun eta ekitaldi politikoa antolatu izan da joan den asteburu honetan. Grabatuta geratu da ekitaldia, hemen ikus dezakezue.

Hauxe da ikuskizunaren muina:

Lehen partea 40 minutu inguruko ikuskizun batek betetzen du (espreski ekitaldi honetarako sortua). Azken hamarkadetan zehar bidaia bat proposatzen dute Amancay Gaztañaga zuzendariak eta Gotzon Barandiaran gidoilariak, euskaldunon erreferente kulturalak ardatz hartuta: “Gure herria etengabe egon izan da mugimenduan; behin eta berriz asmatu eta berrasmatu dugu nola egin aurrera”. Ikuskizunean oholtza gainean aritu ziren Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreak, Amets Arzallus bertsolaria, eta Eñaut Elorrieta eta Ruben Caballero musikariak.

Ondoren, Hamaika Gararen sustatzaileek hitzartze politiko bateratu bat aurkeztu zutren, hainbat ahotsetara, ekimena batzen ari den herritar eta eragileen aniztasuna ordezkatuz. Nazioarteko erreferentziazko pertsonen mezuak ere agertu ziren ekitaldia.

Saioaren amaieran, Dupla musika taldearen Hamaika Gara abestia.

Horra bideoa ikuskizunarena:

Hamaika Gara ekimenaren helburua da sinadurak eta indarrak biltzea erreferendum bat egiteko Euskal Herrian, erabakitzeko eskubidea gauzatze aldera.

Erantzun

Sartu