Hizkuntza teknologiei buruzko Intele mintegi irekia antolatu du Hitz zentro berriak azaroaren 25erako. Intele da Espainiako hizkuntza baliabide teknologikoen aliantza bat eta mintegi hau, bere partaide IXAk (Hitzen bidez) antolatua izango da erakundearen lehen biltzarra.
Intele lotzen da Europako beste ekimen batzuekin, eta horien berri ere izango dugu mintegian. Bereziki, kontsortzio hauek: Clarin (Common Language Resources and Technology Infrastructure; hizkuntza komunen baliabideen eta teknologia azpiegiturak) etaDariah (Digital Research Infrastructure for the Arts and Humanities; Arte eta Humanitateen azpiegitura digitalerako ikerketa))
Hauxe da azaroaren 25ko mintegirako egitaraua
9.00 Hasiera (streaming zerbitzua minutu batzuk lehenagotik irekiko da).
9.00 Irekiera ekitaldia: Miren Dobaran (Hizkuntza Politikako sailburuordea, Eusko Jaurlaritza)
9:02 INTELE ekimenaren aurkezpena, bere koordinatzailearen eskutik: German Rigau
9.15 Franciska de Jong: CLARIN egitasmoa.
9.35 Frank Fisher: DARIAH egitasmoa.
9.55 Galderak
10.15 Etena
10.30 Hitzaldi gonbidatua, Darja Fiser: Clarin, erabilpen kasuak.:
11:30 Etena
12.00 Mahaingurua: Zertarako behar ditugu azpiegiturak.
13:30 Itxiera
Egun osoan, halaber, aurkeztuko dira zenbait ikerketa posterren bidez. Hemen egongo dira ikusgai.
Izena emanhemendik, eta jasoko duzu streaming-a jarraitzeko esteka bat.
Erantzun
Sartu