'Hemendik - Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak' liburua plazaratu berri da. BaionakoHemendik elkarteak argitaratu du, eta liburua nagusiki apailatu dute Jean Louis Iratzokik eta Eki Solorzanok. "Atzoko eta gaurko industriako eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi-bizi bat erakusten du liburuak", diote bultzatzaileek emandako oharrean.
Bi urteko bilketa lanaren emaitza da liburua. "Euskal Herriko 50 objektu ikonoren istorioak" bildu dituzte, edizio zaindu batean. Batzuk objektu tradizionalak dira (laia edo pilota jokoko xistera), beste batzuk industrialak eta generikoak (makina erraminta), eta beste batzuk marka espezifiko bat ere bai (Sancheski irristagailuak, irudian, eta beste zenbait adibide).
Liburua hiru bertsiotan kortzen ahal da Hemendik elkartearen dendan, 45 euroan:
- Euskara / Gaztelera
- Euskara / Frantsesa
- Euskara / Ingelesa
Egileek adierazi dutenez, liburuak atzean "proiektu handiago bat du. Erraten ahal da liburua lehen urrats bat dela, baina beste ideia batzuk baditugu", adierazi izan du Eki Solorzanok. "Memoria eta gaurkotasuna jorratzen dituen proiektu bateratzailea da. Iraganetik abiatuz, oraina azaltzea eta etorkizuna inspiratzea du asmo: memoria bildu eta partekatu nahi dugu, denena izan dadin. Sortze prozesuak zaizkigu bereziki interesatzen, egoera eta garai berrieri egokitzeko ateak zabaltzen baitizkigute. Zubiak eraiki nahi ditugu industriaren, kulturaren eta gizartearen artean."
Erantzun
Sartu