Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuan libreki inspiratutako lan bat da Sisiforen Paperak antzerki-lana. Harkaitz Cano idatzi du, eta Fernando Bernues dramaturgoak zuzendu du. Hilaren 19an eta 20an estreinatuko da Gasteizen Nazioarteko 45. Antzerki Jaialdiaren barruan.
Honela aurkezten du lana antzelanaren eskuorriak: "Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat “Gerra eta bakea ttipi baten parekoa” da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?".
Kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.
Berria telebistak bideo bat prestatu du:
Erantzun
Sartu