“Izan bidea” dinamikak martxan jarraitzen du. Sare euskal presoen aldeki ekimen solidarioak antolatua, zera du helburu dinamikak: "Preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago." Aktibazio horretarako urratsak ikusarazteko, ibilian eta bide eginez, urratsez urrats kilometroak egitea da koxka. Aplikazio mugikor bat da giltza horretarako.
Beraz, zera da erronka; 3.127.326 km egitea, Euskal Herriak duen biztanle-kopuruaren adinako kilometroak gehitzea. "Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea."
Praktikan, mugikorrerako aplikazio bat jarri dute martxan, eta, horren bidez, izena ematen ahal duzu eta gero zure ibiliak neurtu, nork bere kilometroak egin ahal izango ditu, gainerako biztanleenarekin bat eginez; eta horrela batuko dira ibiliak helburu horretara begira. Bakarkako kontadorea du aplikazioak, eta kolektiboa ere bai.
Deskargatu hemendik
Aplikazio erabiltzeko azalpeneko testu bat prestatu du Sarek.
Kanpainari laguntzeko, bestalde:
Erantzun
Sartu