Teknologia albisteak

Black Lives Matter eta feminismoa, nazioarteko ikuspegiak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-14 : 15:18

Joan den urriaren 25ean mintegi bat egin zuten online, euskal feministen talde batek antolatuta: "Black Lives Matter (BLM) mugimenduaren zerumuga: nola elkargurutzatzen dira feminismo marxista eta BLM ikuspuntu globalean?". Sarean geratu da grabatua mintegia, eta merezi du.

Hizlariak dira:

  • Gayatri Chakravorty Spivak, filosofari eta kritikari feminista indiarra, New York-eko Columbia unibertsitatean irakasle.
  • Gina Dent,kultura ikasketa kritikoen hainbat alorretan aritua (tartean teoria feminismoa).
  • Surya Parekh, kultura ikasketa kritikoen hainbat alorretan aritua (tartean teoria feminismoa).
  • eta Jule Goikoetxea, euskal idazle eta pentsalari feminista.

Hitzaldi grabatuan euskarazko gaineko intepretaritzarekin entzun dezakezue mintegia nola joan zen. Honetaz jardun zuten: Arrazakeria sistemikoaz, feminismoez eta subalternitate baldintzez mintzatuko dira feminismoentzat erreferente diren hizlari hauek. Hain zuzen ere, BLM mugimenduan bat egiten duten eta, hein berean, feminismo marxistaren praktikarako ezinbesteko diren auzietaz arituko dira.

 

Bideoa, hemen:

Erantzun

Sartu