Teknologia albisteak

Pluto TV, streaming plataforma berria, doakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-11 : 09:50

Streaming plataforma estreinatu da Espainian eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian. Pluto TV izena da, eta ikusteko modu nagusia aplikazio eran da, baina webgunea ere badu, eta Apple TV+-en integratuta eskaintza extra gisa ere ageri da.

Pluto TV-ren bereizgarri nagusiak hiru dira:

  • Doakoa da, emanaldietan tartekatzen diren publizitatea da bere oinarria.
  • Aplikazio bidez ikusten da nagusiki, eta alde horretatik, hobeto tablet batean mugikor batean baino. Huts larri samarra du ez duela Chromecast-arekin konexiorik telebistan ikusteko.
  • Zuzeneko kanal sorta bat on.demand edo eskatutako bideotekarekin nahasten da.

Doako edukiak ez dira oso erakargarriak, egia esanda. Kanalen artean, haurrentzako bigarren mailako marrazki bizidunak eta halakoak, Kids edo Animakids bezalako kanalekin. Kirol kanal bezala, IGN eta Pluto Action Sports izeneko bi kanal agertzen dira, baina ez dirudi bereziki kirol konpetizio zehatzik jarraitzen dutenik.

Film eta telesailen kasuan ere, B mailako edukiak ikusi ditugu nagusiki.

MTV telebistari lotutako kanal eta edukiak ere badaude, bereziki nabarmen. 1990eko hamarkadan, bideo musikalen zabalkunderako plataforma global inportantea izan zen MTV, baina 21. mendean reality txatxuak eta birziklatuak banatzeko 2. mailako marka bat besterik ez da, kenduta urtero antolatzen dituen MTV Awards sari banaketak (hiriek pagatuak, adibidez Bilbon egin zena 2018an).

MTVren jabe ViacomCBS enpresa amerikarra da Pluto TV garatu duena, eta udazken honetan egin dute lantzamendu hau (ez oso espektakularra) Espainian eta Brasilen. Frantzian (eta ondorioz Ipar Euskal Herrian) 2021ean irekitzekoa da, albiste honen arabera.

Pluto TV app-a doan instalatzeko:

Erantzun

Sartu