Bi eguneko topaketa: "Euskararen herria, euskal hiztun"
Aste honetako ostegun eta ostiralez, online jarraitzeko jardunaldia egingo da Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatua: Euskararen Herria Euskal Hiztun. Izen-ematea, hemendik, doan. Jardunaldia aurkeztu zutenean, honelaxe definitu zen bere zioa: “Transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan-ildo nagusitzat hartuta, euskararen normalizazioan hiztunak sortzeak duen garrantzia"
Egitaraua
Azaroak 12, Osteguna
9:00. Irekiera ekitaldia.
- Paul Bilbao. Kontseilua.
- Miren Dobaran. Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
9:30. Ezagutzaren unibertsalizazioaren hari-muturrak ikuspegi soziolinguistikotik. Xavier Vila Moreno, Universitat de Barcelona.
11:00-11:30. Etena.
11:30. Euskararen transmisioaz ari garelarik, zertaz ari gara? Hausnarketa estrategikorako gakoak. Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
12:30: Elkarrizketa: Aisialdia eta ingurune digitala, bi ardatz sozializazioan: nola jardun, zer egin?.
- Maite Asensio Iparragirre, Urtxintxa Eskola
- Xabier Landabidea Urresti, Deustuko Unibertsitatea
13:30. Etena.
15:30. Mahai-ingurua. Hezkuntzaren oraina eta etorkizuna: Zer eta nola egin ikasleen gaitasunetan eragiteko eta belaunaldi berri euskaldun (aktibo) eleaniztunak erdiesteko?
- Bideratzailea: Arantxa Urbe Irazusta irakaslea.
- Lurdes Imaz Gorostidi, EHIGE
- Mikel Ormazabal Loinaz, Kristau Eskola
- Iñigo Salaberria Aliaga, HEIZE
- Koldo Tellitu, Ikastolen elkartea.
17:30. Elkarrizketa. Eskola, familia, gizartea… Ingurunearekin elkarrekintzaren beharra.
- Zigor Ibarzabal Bastarrika, Ikastolen Elkarteko hezkuntza arduraduna
- Inma Muñoa Barredom Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoen koordinatzailea.
Azaroak 13, ostirala.
09:30. Hitzaldia: Gizarte erantzukizuna ezagutzaren unibertsalizazioan: jendartea entzun eta elkarrekin erantzun. Amaia Etxabe Goikoetxea, Txatxilipurdi elkartea.
09:45. Mahai-ingurua. Nola kokatzen da helduen euskalduntzea hizkuntza-politiketan? Zein dira instituzioen egungo erronka nagusiak?
- Mikel Arregi Perez, Euskarabidea
- Jokin Azkue Arrastoa, HABE
- Argitxu Camus Etxekopar, Euskararen Erakunde Publikoa
11:15. Etena.
11:45. Elkarrizketa. Zein bide egin behar da helduen euskalduntzearen sektorean hurrengo urteetan.
- Isidro Ioldi Iturbide, Urrats euskaltegia
- Alizia Iribarren, AEK
- Joxerra Olano, IKA.
13:00. Amaierako hausnarketa. Ezagutzaren unibertsalizazioaz haratago: hiztun izatetik hiztun aktibo izatera. Ezagutzaren unibertsalizazioaz haratago: hiztun izatetik hiztun aktibo izatera.
13:45. Itxiera. Jone Goirigolzarri Garaizar, Deustuko Unibertsitatea
Erantzunak kargatzen...