Teknologia albisteak

Subiranotasun gatazkak Europan: jardunaldia eta "praktika onen kodea"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-10 : 13:11

Asteazkenetik ostiralera (azaroak 11-12-13), jardunaldia antolatu dute Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek Bilbon: Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak. Asteazkenez, arratsaldeko saioa izango da; ostegunean egun osokoa, eta ostiralean goizekoa. Egitaraua eta detaile gehiago,hemen.

 

Jardunaldietan "Praktika onen kode" baterako bide-orri moduko bat aurkeztuko da. Kodean "subiranotasunaren inguruko lurralde-gatazken ezaugarriak eta baldintzak zehaztuko dira, baita gatazka horiek demokratikoki ebazteko esparru orokorra ere".

Kode horren inguruko aurkezpen saio eta eztabaida izano da ostiral goiza beteko duena. Egitasmo honen aurkezpenean parte hartuko dutenak:

  • Beatriz Akizu. Eusko Ikaskuntza.
  • Enoch Albertí. Universitat de Barcelona
  • Mercè Barceló. Universitat Autònoma de Barcelona
  • Ander Errasti. Institut d’Estudis de l’Autogovern
  • Jaume Lopez. Universitat Pompeu Fabra
  • Zelai Nikolas. Eusko Legebiltzarreko legelaria.
  • Eduardo Ruiz Vieytez. Deustoko Unibertsitatea
  • Mario Zubiaga. EHU

Katalanez, delako kode horretarako oinarri hauen laburpena aurkitu dugu.

Telematikoki jarraitu ahal izango da jardunaldia, baina horretarako izena eman beharra dago, hemendik, orrialdearen behekaldean dago formularioa.

Erantzun

Sartu