Gaztealdia ekimenean bildurik, azaroaren 12tik 19ra kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdinak dituzten Euskal Herriko bederatzi ikasle eta gazte euskara hutsean bizitzen saiatuko dira. "Euskaraz biziko gara", hartu dute lelo eta erronka gisa.
Ekimena antolatu dute, Galdakaoko Bagabiz euskara elkartearekin lankidetzan, ikasle jendearen artetik sortutako talde hauek:
Bederatzi herri desberdinetakoak dira gazteak: Donibane Lohizune, Urepele, Sodupe, Zornotza, Deustu, Plentzia, Lasarte-Oria, Iruñea eta Tutera. Adinez, 17-28 urte artekoak dira. Eremuen hautaketa ez da guztiz ausazkoa izan, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren osotasuna ordezkatu nahi baitute. Hala ere, Arabak, ez du partaiderik, baina kontuan hartu behar da, arabarrik ez badago ere, Gasteizen bizi diren bi kidek hartuko dute parte. Donostian ere badago kide bizkaitarretako bat.
Lutxo Egia idazlearen Trantsitoak performancea izan da gazte hauen inspirazio iturria; hain zuzen, Egia zortzi astez aritu zen euskara hutsean, Bilbon. Hona nola azaldu zuen bizipen hura Egiak.
Gaztealdia nola bilakatzen den ikusteko, jarraitu beraien Twitter eta Instagram kontuak: @gazteladia eta IG Gaztealdia
Erantzun
Sartu