2020ko Gaztea Sariak azaroaren 26an emango dituzte Donostian, aforo mugatuko ekitaldi batean, bederatzi ataletan. Horietako bat, pandemia garaiari lotua: finamenduko abesti edo bideo onena. Urteko ekimen edo fenomenoaren kategorian Egunean Behin aplikazio jokoa dago izendatua, Sustatu bezala CodeSyntax enpresak egindako produktua.
Entzuleen partaidetza eta bozketak egon dira tarteko, finalista izateko nominazio hauek erabakitzeko.
Urteko fenomeno edo ekimenaren alorreko finalistak hauek dira:
Beste zortzi ataletan ere banatuko ditu sariak Gaztea irratiak:
- Talde edo bakarlari onena: Belako, Izaro, Zetak eta Gatibu.
- Kantu onena: Hegan (Zetak), Aukera (En Tol Sarmiento), Ezpainetan odola (Skakeitan) eta Libre (Izaro).
- Disko onena: Belako (Plastic drama), Skakeitan (Nola galdu denbora), Zea Mays (Atera) eta Willis Drummond (Zugzwang ).
- Zuzeneko onena: Zetak, Xabi Bandini, Belako eta Eñaut Elorrieta.
- Bideoklip onena: Izaroren (Invierno a la vista), Sua (You don't care), Zetak (Pater noster) eta Belako (Tie me up).
- Urteko pertsonaia: Itziar Ituño; Twin Melody (Aitana eta Paula Etxeberria ordiziarrak); Orioko nesken arraun taldea eta "El Conquis" saioko aurtengo irabazle Mikel Perez.
- Covid-19 pandemiaren baitan, atal eta sari berezia ere bada aurten, Konfinamenduko abesti edo bideo onena: Zeinen ederra izango den (Zetak); Zurekin batera (ETS); Tiempo ausente (Izaro), eta Harbide zilar bat (Eñaut Elorrieta).
Zalantzak argituko dira azaroaren 26an, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak aurkeztuko duten gala batean.
Erantzun
Sartu