Teknologia albisteak

Kaishop! erosi euskaraz, erosi herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-09 : 15:13

Bizkaiko zenbait herritan antolatu da Kaishop kanpaina azaro honetan. Egitasmoaren helburuak txikizkako salmentak eta euskararen erabilera sustatzea dira: "Tokiko merkataritzak eskaintzen digun tratu pertsonal eta hurbila, kalitatezko produktuak hurbil erosteko aukera eta euskarak tokiko merkataritzan duen garrantzia aitortzea da".

Ekimenean parte hartzen dute, Alkarbide eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, honako udalek: Getxo, Gernika-Lumo, Erandio, Basauri, Muskiz, Mungia eta Etxebarria, eta baita Txorierriko Mankomunitateak. Alkarbide da Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea.

Sentsibilizatzeko helburua duen ekimen hau azaroaren 20ra arte egongo da martxan, eta kanpaina ikusgarri egiteko bi bideo egin dituzte. Lehenengoan, “bezero batek online erosketak egiteko zailtasunak ditu, harik eta herriko denda bat ikusten duen arte”, azaldu du Uriartek; bigarrenean, Sara Gandara aurkezlea ageri da, eta herrian erosteko gomendatzen du.

Nahi duen edonork kanpainaren informazio gehiago eskura dezake Alkarbideko teknikariekin harremanetan jarrita, erakunde honetara zenbakira deituz edota alkarbide (a bildua) bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz. Alkarbide galdera ezberdinei enzuteko prest egongo da, baita informazio gehiago bidaltzeko prest ere.

Herriz herri hainbat dendek egin dute bat ekimenarekin. Getxon, adibidez, 200 omen dira.

Erantzun

Sartu