Joan den ostiralekoa da informazio panel hau, eta hortaz, baliteke neurriak aldatzea hurrengo orduetan (zurrumurruak badira Jaurlaritzak EAErako neurriak aldatuko dituela), baina hala ere, balio berezia duen informazio ahalegin bat da: Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearen komunikazio atalak Euskal Herri osorako balio duen panel informatiboa osatu du eta hiru hizkuntzatan banatu, koronabirusaren pandemiaren neurriak puntu bakoitzean zein diren adieraziz. Eguneraketa, azaroak 7. Neurri berriak, panel berria.
Adi, azaroaren 7tik indarrean dauden neurrien panela, ez da goiko ilustrazioko irudi laburtuarena, ezta ere beherago, urriaren 30eko neurriekin dagoen irudia eta testua, baizik eta hau.
------- Artikulu honen testu originala: --------------
Eskerrik asko Euroeskualdea, jokaldi praktiko eta ona. Pentsatzen dugu neurriak eguneratuz gero panela ere berrituko dutela, jarraitu Euroeskualdea Twitterren eguneraketa posibleetarako: @Euroregion_naen
(Oharra: erakunde honen nomenklaturan, Euskadi da Euskal Autonomia Erkidegoa)
Hauxe da oraingo panel osoa:
Eta informazio, testu eran:
FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK
ZALANTZA HANDIAK: Zer dago baimenduta?
• Barne zirkulazioa
◦ Euskadi: EZ
◦ Nafarroa: BAI
◦ Akitania-Berria: EZ
• Lanera joatea?
◦ Euskadi: BAI. Telelanaren sustapena posible den bakoitzean. Nahitaezka musukoaren erabilera, segurtasun distantziak mantenduz lantokian eserita egotean salbuetsita.
◦ Nafarroa: BAI. Telelanaren sustapena posible den bakoitzean. Nahitaezka musukoaren erabilera, segurtasun distantziak mantenduz lantokian eserita egotean salbuetsita.
◦ Akitania-Berria: Telelanaren ezinbestekotasuna posible denean. Lantokirako joan-etorrietarako beharrezkoa da mugikortasun ziurtagiria eta enpresaren agiria.
• Kopa bat hartzea?
◦ Euskadi: BAI. Tabernak 23:00ak arte daude zabalik. Gehienez %50eko edukiera izango dute, eta mahai bakoitzean ez dira sei persona baino gehiago egongo. Barran kontsumitzea debekatuta.
◦ Nafarroa: EZ. Ostalaritza guneak itxita daude.
◦ Akitania-Berria: EZ. Ostalaritza guneak itxita daude.
• Jatetxe batera joatea?
◦ Euskadi: BAI. Itxiera 23:00etan izango da. Gehienez sei persona mahai bakoitzeko eta segurtasun distantzia mantenduz. Musukoa erabiltzea nahitaezkoa da, kontsumitu ezean. Gehienez, %50eko edukiera.
◦ Nafarroa: EZ. Jatetxeak itxita daude. Etxera eramateko eskaerak 21:00ak arte egin daitezke.
◦ Akitania-Berria: EZ. Jatetxe guztiak itxita daude. Soilik etxera eramateko zerbitzua eskeintzen dutenek jarrai dezakete lanean.
• Eskolara joatea?
◦ Euskadi: BAI
◦ Nafarroa: BAI
◦ Akitania-Berria: BAI. Haurtzaindegiak eta eskolak zabalik egongo dira. Goi-mailako hezkuntzan, eskolak online izatera pasako dira.
• Kirola egitea?
◦ Euskadi: BAI. Gimnasioek programatutako kirol-instalazioetan bakarrik egin ahal izango da kirol-jarduera. Aire zabalean, banaka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe eta sei pertsona baino gutxiagoko taldeetan.
◦ Nafarroa: BAI. Kirol zentroek ez dute edukieraren %30a beteko eta %40a kanpoan beteko. Gimnasioetako jarduerak hitzordu bidez egin beharko dira. Ezingo dira aldagelak esta iturriak erabili. Itxiera ordua 21:00.
◦ Akitania-Berria: BAI. Baina talde-kirola debekatuta geratzen da. Kirol-instalazio guztiak itxita egongo dira. Egunean ordu betez bakarkako kirola egitea baimentzen da, etxetik gehienez kilometro bateko distantziara.
• Erosketak/Enkarguak?
◦ Euskadi: BAI. Edukiera %50era murrizten dira jarduera-eremu guztietan. Joko eta apustuetako lokalak 23:00etan itxiko dira.
◦ Nafarroa: BAI. Lokalek gehienez %40ko edukiera izango dute. Bezeroak ezin dira eremu komunetan egon. Ixteko ordutegia 21:00etan izango da.
◦ Akitania-Berria: BAI. Funtsezko saltoki eta merkatuak zabalik. Gainontzeko saltokiak itxita egongo dira.
• Harreman sozialak izatea?
◦ Euskadi: BAI. Gehienezko taldeak sei pertsonakoak izango dira. Txokoak eta elkarteak itxita egongo dira.
◦ Nafarroa: BAI. Eremu pribatuko bilerak bizikideengana mugatzen dira.
◦ Akitania-Berria: BAI. Espazio publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzeko debekua.
• Nire burua zaintzea?
◦ Euskadi: BAI
◦ Nafarroa: BAI
◦ Akitania-Berria: BAI. Beharrezkoa desplazamendu agiria atzeraezinak diren zaintzetarako.
• Garraio publikoa erabiltzea?
◦ Euskadi: BAI. Garraio publikoak gehienez 24 :00etan izango du azken irteera. Ibilgailuak baimendutako gehienezko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eserlekuetan, bai zutik daudenetan.
◦ Nafarroa: BAI. Iruñerriko hiri-garraoian okupazioa %50era murriztu da.
◦ Akitania-Berria: BAI. Garraio-neurriek orain artekoak izaten jarraituko dute.
Erantzun
Sartu