Hitz Zentroa aurkezten da ofizialki ostegun honetan, hilak 5. Aurkezpena ez da presentziala izango pandemia egoeragatik, baina streaming ekitaldiak egingo dira Hitzen egoitzatik, EHUren Donostiako Ibaetako kanpusetik. Hitz hizkuntza teknologien zentro berria da.
Hizkuntza teknologien arloko ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea du helburu Hitzek. Diziplina anitzeko taldea dira, informatikariz, hizkuntzalariz eta ingeniariz osatua. Egituran, Ixa eta Aholab ikertegiek parte hartzen dute.
Hitz martxan duela aste batzuetatik, baina aste honetan inaugurazio eta aurkezpen ofiziala egingo da. Ostegun goizeko ekitaldi protokolarioak egitarau hau du, 11.00etatik aurrera:
Goizekoa jarraitzeko streaming bidez, hemendik.
Eta arratsaldez, ekitaldi akademikoa, webinar edo web-mintegi eran:
Arratsaldeko mintegian izena emateko, hemendik.
Erantzun
Sartu